Ondare kulturala ez da bakarrik defendatzen: Zarautzek ere bazkideak behar ditu.
Ideiak, oroitzapenak, jakin-mina edo parte hartzeko gogoa badituzu, zatoz gurekin. Zure lekua hemen dago.
Elkarrekin, Zarauzko ondarea bizirik mantenduko dugu.
Zarauzko ondareaz mahai-inguru irekia (Ondarearen Europako Jardunaldiak)
“Ondarea arriskuan” gaia hiru ikuspegitatik jorratuko da: ondare immateriala berpiztu eta transmisioa sendotzea; arriskuan dauden ondare‐guneak identifikatu eta haien babesa indartzea; eta ondarea berrinterpretatu, erabilera berriak proposatu eta etorkizunerako ikuspegi partekatua eraikitzea.
Parte hartzaileak:
Txiliku (ondare immateriala)
David Cano (Frantzizkotarren liburutegia)
Xabier Etxabe, Xabier Alberdi (Zarauzko folklorea)
Manu Etxezortu Euskadi Irratiko esatariak moderatuko du saioa.
Urriaren 20an, 19:00etan elkartuko gara Antoniano aretoan. Bazatoz? (ZarautzGUKA, Txomin Arrutiri elkarrizketa, Noticias de Gipuzkoa, argazkia)
Arantzazuko Santutegia eta liburutegia
(bisita gidatua)
Harreman estuan daude Zarauzko Frantzizkotarren liburutegia eta Arantzazuko santutegikoa.
Santutegia bera eta liburutegia, biak bisitatuko dira.
Bisita euskaraz eta gazteleraz izango da eta izena eman behar da aldez aurretik, zarautz@ondharez.eus helbidera idatziz.
Autobusez joango gara, kostua 10 eurokoa da bazkideentzat eta 20 eurokoa bazkide ez direnentzat. Elkartearen bazkidetza webgune honen bidez egin daiteke.
Urriaren 24an, Zarauztik 9:30etan irten eta 14:00etarako itzuliko gara.
Animatu! (ZarautzGUKA, Noticias de Gipuzkoa, argazkia).
San Pelaio ermitako 175. mendeurrena 1851-2026. Hitzaldi elkarrizketatua. (2026/06/23, San Pelaio ermitan, kartela)
Zarauzko memoria piztu jardunaldia. Elkarteak esku artean dituen hainbat ekimenen berri emateko jardunaldia. (2026/06/19, Antoniano aretoan, ZarautzGUKA, kartela, argazkia, aurkezpena). Agerpena prentsan: Un puzle para recuperar el patrimonio de Zarautz, Noticias de Gipuzkoa, 2026/08/28.
Zuhaitz genealogikoa: lehen urratsak hitzaldia (2026/05/04, "Udaberri" Jubilatuen Elkartean, ZarautzGUKA, kartela, argazkia).
Iruretagoiena familia, Pello Iribar, Arrona Hermanos, Urola Kostako mankomunitatea, Antoniano Ikastetxea, Udaberri Jubilatuen Elkartea, Frantziskotarrak, Vista Alegreko Auzo Elkartea, Zarauzko Udala (Kultura Saila), Juan Mari Iraola, Arazi, Aitor Larrañaga “Peli”, Itxaropena argitaletxea, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea (EWKE)