Zarauzko ondarea defendatzen dugu, ekintzaz.
Bat egin ezazu Zarauzko ondarearekin.
OndHareZ elkartean Zarauzko ondarearen inguruan interesa duten eta arlo desberdinetan lanean diharduten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi ditugu, betiere ondarea bere zentzu zabalenean ulertuta.
Elkartearen bidez ekimen kolektiboa sustatu nahi dugu, tokiko ondareari ikusgarritasuna emateko, ezagutza partekatzeko eta gure herriko memoria eta ondarea zaintzen eta transmititzen laguntzeko. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoa izango dute gure proiektuek eta ekintzek.
Bazkide izan nahi baduzu, zure datuak beharko ditugu. Aukera dezakezu:
Beheko formularioa bete eta sakatu "Bidali" botoia.
Inprimatu "Bazkide fitxa", bete eta bidali zarautz@ondharez.eus helbidera.